Kudeaketa gardenaren alde
Legorretako EH Bilduk udal hauteskundeetarako lantaldea aurkeztu du. Zelai Amenabarro izango da zerrenda burua eta harekin batera «talde sendoa» osatu dute, «lan egiteko konpromisoa, gogoa eta ilusioa» duena. «Kudeaketa gardena, aldebiko komunikazioa landuko duena eta elkarlana» bultzatzeko asmoa agertu dute.
Legorretako EH Bilduren hautes-zerrenda:
1.- Zelai Amenabarro
2.- Iñigo Lasa
3.- Olaia Eskitxabel
4.- Maria Carmen Gaztañaga
5.- Garikoitz Maiz
6.- Iñaki Agirre
7.- Estitxu Gaztañaga
8.- Jose Manuel Larrea
9.- Ana Usabiaga Arizmendi.