Ordizian etxebizitza bloke bat hustu dute, teilatuan sua piztu eta gero
Ordiziako etxe bateko teilatuan piztutako sua itzaltzen ari dira suhiltzaileak. Bizilagunak atera egin dituzte beraien etxeetatik.
Ordiziako Maribaratza kaleko 8. zenbakiko teilatuan sutea piztu da 11:30ak aldera. Pareko etxeko bizilagunek ikusi dute etxea, eta haiek eman dute abisua larrialdi zerbitzuetara. Segurtasun protokoloa martxan jarri dute, eta inguruko etxebizitzetako bizilagunak, 40 bat guztira, atera egin dituzte bertatik. Suhiltzaileak berehala etorri dira bertara eta bizpahiru orduren buruan, ia kontrolpean zuten sua. Udaleko teknikariak eraikinak izan ditzakeen kalteak aztertzen ari dira. Bitartean, bizilagunek senideen etxeetara edo udalaren larrialdietarako etxebizitzetara bideratuko dituzte.