Udal hauteskundeetako hautagaitzak, herriz herri
Udal eta foru hauteskundeetarako 68 hautesle zerrenda aurkeztu dituzte Goierrin. Ohiko alderdiez gain, herritar zerrendek eta independienteek ere pisu handia dute herri txikietan.
Maiatzaren 26an udal eta foru hauteskundeak egingo dituzte. Goierriko 22 herritako udal ordezkariak akeratuko dituzte bertan. Guztira, 68 zerrenda osatu dituzte alderdi ezberdinen artean. PSE-EE izan da zerrendarik gehien (17) aurkeztu dituena, nahiz eta asko, kanpoko jendearekin osatutakoak diren. EH Bildu 16 herritan aurkeztuko da eta EAJ 11 herritan. Elkarrekin-Podemos (5) eta PP (5) ere hainbat herritan aurkeztuko dira. Herri txikirik gehienetan, herri zerrendak edo alderdi independienteenak osatu dituzte.