Inaziotar bideari buruzko dokumentala aurkeztuko dute astelehenean
El camino ignaciano en Euskadi gaztelerazko dokumentala aurkeztuko dute datorren astelehenean Legazpin. Aurkezpena kultur etxeko areto nagusian izango da, 18:30ean. Dokumentalak 50 minutuko bi atal ditu eta, 10 minutuko etenaldia eginda, biak aurkeztuko dituzte. Dokumentalean Legazpiko bi gune agertzen dira.
Oscar Terol aktoreak erromesaren rola jokatzen du eta Legazpin bi geldialdi egiten ditu filman. Bata Chillida lantokian non Juan Mari Romaretazabalarekin solasaldia egingo duen. Beste geldialdia Mirandaolako burdinolan izango da eta Lenbur fundazioko Olatz Conderekin zein olagizonekin mintzatuko da; Mirandaolako kaperan Legazpiko parrokoarekin hitz egiten du.