Parte hartze prozesua egingo dute Buztuntza auzoan, asteartean hasita
Buztuntza auzoan egin beharreko hobekuntzak zehazteko "oso garrantzitsutzat" jo dute auzokideen partehartzea. Asteartean prozesuaren inguruko informazioa emateko bilera egingo dute.
Ordiziako Buztuntza auzoa berritzeko parte hartze prozesua abiaraziko du udalak. Auzokideen iritzia jasotzea “oso garrantzitsutzat” jo dute kaleen bukaerako forma zein izango den erabakitzeko. Horregatik, datozen hilabeteetan, martxan jarriko den parte hartze prozesuan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.
Prozesuaren inguruko informazio bilera datorren asteartean, apirilak 30, egingo dute, 18:00etan, Urdaneta eskolan. Bestalde, maiatzaren 7an, ibilbide bat egingo dute auzoan barrena, “espazio kuttunak” zein diren identifikatu eta hobetu beharreko alorrak zehazteko. Maiatzaren 21ean tailler edo saio berri bat egingo dute, auzotarren iritziak biltzeko. Eta prozesua, ekainaren erdialdera egingo den aurkezpen ekitaldiaren bukatzea aurreikusi dute.