Aritz Egeak Camovi maratoia irabazi eta marka berria jarri du
Salomon taldeko Aritz Egea eta Oihana Kortazar euskaldunek irabazi dute Galizako Camovi mendi maratoia; biek ere, proba horretako marka ondu dute.
Aritz Egea mendi lasterkari urretxuarrak markak hausten jarraitzen du. Atzo Galizan jokatutako Camovi (Carrera de Montaña de Viveiro) maratoia irabazi du, eta baita probako marka berria jarri ere. Salomonen taldekide duen Oihana Kortazar eta biak izan dira probaren irabazleak, eta biek lortu dute lehendik zegoen marka ontzea. Egeak 3 ordu 46 mintu eta 29 segundoan egin zuen proba; Kortazarrek berriz, 4 ordu 27 minutu 40 segundoan bukatuta jarri zuen emakumezkoen marka berria.