Irribarriak Altuna III.a izango du aurkari final laurdenetan
Iker Irribarriak 20-22 irabazi dio Victorri, akatsez betetako partida batean. Ostiralean, Jokin Altuna izango du aurkari, final laurdenetako kanporaketan.
Kostata eta sufrituta. 20-22 mendean hartu du Iker Irribarriak Victor, partida zail baten ondoren. Aramarra ez zen bere onenean atera kantxara, eta lotuta bezala aritu zen aurreneko tantoetan. Azkar bukatu nahi eta presaka, akats ugari egin zituen Aspekoak. Errioxarrak berriz min egin zion aurreneko kolpeetan, eta Irribarriari kosta egin zitzaion partidan sartzea. Lehen atsedenaldiaren ondoren eman zion buelta, eta sakearekin asmatuta, sei tanto segidan egin zituen aramarrak. Partida errematatzen ez zuen asmatu ordea, eta Victor markagailuan aurretik jarri zen, hiru tantoren faltan. Azken tantoetan kale egin zuen ordea Ezkaraikoak, eta Irribarriak lortu zuen garaipena.
Buruz burukoan aurrera egingo du beraz, Irribarriak. Final zortzirenetako koska gaindituta, laurdenetan Jokun Altuna izango du aurkari aramarrak. Partida Donostiako Atano III.ean izango da, ostiral arratsaldean.