Artisau Garagardoen Azoka antolatu dute Ordizian Emaneurrek antolatuta
Larunbatean egingo dute laugarren Artisau Garagardo azoka Ordizian, Emaneurrek antolatuta. 15 ekoizle izango dira eta bakoitzak 2 edo 3 garagardo deberdin izango dituzte aukeran. Aurten gainera, nobedadeak izango dira. Legorretan ekoitzia den Basabe garagardoa ere egongo baita aukeran.
Urtetik urtera, Ordiziako agendan tokia egin duen ekitaldia da Emaneurrek antolatutako garagardo azoka. Izan ere, saiakera polita egin ohi dute, lehen mailako eskaintza izateko eta aurtengoan ere hala egingo dute. Ordiziako Plaza Nagusian egingo dute eta 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 00:00era egongo da irekita.
Garagardoa eta gehiago
Aurreko edizioetan egin duten moduan aurtengoan ere, azokan parte hartzen duten garagardo guztien artean, onena aukeratuko dute. Horrez gain, jatekoa eta musika ez dira faltako. Mutiloako ostatuko sukaldariak prestatutakoaz gain, txerria burduntzian jateko aukera ere izango da. Musika berriz, Nazarenos Del Norte rock talde ordiziarraren eskutik joango da.