Urteroko hazi bedeinkatzea egin dute Santa Engrazin
Apirilaren 16aren ondorengo igandean ur eta hazien bedeinkatzea egiten dute Segurako Santa Engraziko ermitan. Aurten, ordea, apilaren 28an egin dute, tartean Aste Santua izan baita. Eliz atarian egindako hazien bedeinkatzearen erritua egin ondoren, ermita barruan meza izan zuten urtean zehar auzoan hildakoen alde. Orain dela 400 urte baino gehiagotik egiten den ospakizuna da.