Santikutz Txiki eguna ere, bete-betea
Goizean Haurren XI. Pilota Txapelketaren finalak, eta Doinua Gazte Bandaren eta Legazpi Musika Bandaren kontzertu bateratua egin dira.
Legazpiko Santikutz jaiak azken txanpan sartzen ari dira, baina gaur eta bihar artean oraindik ere izango da non gozatua. Haurrak izan dira goiztiarrenak gaur, XI. Haurren Pilota Txapelketaren finalak jokatu baitira Urbeltz pilotalekuan 09:00etan hasita (sailkapenak behean).
Erdiguneko kaleetan kalejiran ibili ondoren, eguerdian Doinua Gazte Bandak eta Legazpi Musika Bandak kontzertu bateratua egin dute Euskal Herria plazan. Eguerdiko poteoaren ondoren, kuadrillak azokan elkartu dira bazkaltzera, eta arratsaldean ere izango dira ekitaldiak: plater tiraketa Urtatzan, Binakako XIII. Pilota Txapelketa Herrikoiaren finalak, magia ikuskizuna, Alaitasuna errondalla, Tio Teronen semeak taldearen ikuskizuna eta dantzaldia.
Haurren XI. Pilota Txapelketa. Emaitzak
Prebenjaminak: Urko Irastorza/Xabier Segade 8-18 Aitz Arluziaga-Zuhaitz Larrañaga
Benjaminak: Aiur Ibañez/Oinatz Idiakez 18-7 Beñat Jauregi/Ibai Garmendia
Alebinak: Iñigo Gomez/Oier Alzelai 16-18 Beñat Perez/Danel Aizpurua/Telmo Ugarte
Infantilak: Oier Ibarluzea/Unax Babarro 18-5 Julen Zabaleta/Oier Plazaola