
Andoni Aizpuruk zabalduko du Goierriko sagardo denboraldia, Otatzan
Urtarrilaren 16an izango da, eta gabiriarrak "gustura" hartu du gonbidapena. Gipuzkoan 11,3 milio litro egin dituzte aurten, eta uztaren ezaugarriak ere eman dituzte ezagutzera.

'Garalar-Maralar' bildumako lehen liburua ondu dute Patxi Zubizarretak eta Jokin Mitxelenak
'Goliat eta izarrak' izena du, eta sei urtetik gorako haurrentzako da. Landarlan Ingurumen Elkartea izan da proiektuaren sortzailea, eta Ibaizabal argitaletxeak kaleratu du. Bildumako beste hiru liburuak datorren urteko apirilean emango dituzte argitara.

Elkarlana, bidea indartzeko
Goierriko Mugikortasun eta Energia Kongresua egingo dute datorren astean Beasainen Goierri Valleyk antolatuta. Bi sektore horien errealitatea eta joerak ezagutzea da asmoa

Guillermo Lopezek eta Eolo Landinok jaso dituzte Igartza Musika Bekak
Goizean eta arratsaldean aukeraketa entzunaldi irekiak egin dituzte Igartzako jauregian Musikeneko Master eta Gradu ikasleek

Tolosako babarrunen artean, Goierriko odolkiak errege
Ordiziako Mujika Odolkiak enpresak irabazi du Tolosako 27. Odolki Lehiaketa, eta Beasaingo Olano harategia izan da bigarren.

Lapkeko pilotariak Gipuzkoako txapeldun, eskuz binaka
Iraitz Zubizarreta ataundarrak eta Ander Quina zumarragarrak jantzi dute txapela ohorezko mailan, eta Beñat Zubizarreta ataundarrak eta Iker Garcia idiazabaldarrak kadeteetan. Lau pilotariak Lazkaoko Lapke klubean aritzen dira. Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan jokatu dira gaur Gipuzkoako Txapelketaren finalak.

Goierriko saskibaloi familiaren 50 urteko historia, liburu batean bildua
Kerman Garralda Zubimendi 'Goierriko Hitza' egunkariko kazetariak ondu du 'Goierri 50 urte saskibaloian (1969-2019)' liburua, klubeko hainbat kideren laguntzarekin. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egin dute aurkezpena, gaur eguerdian.

Embiel taldeak irabazi du Kuadrilla arteko Ordiziako 40. Futbol Txapelketa
Km39 taldeari nagusitu zaio (1-0). Hirugarren eta laugarren posturako borrokan Mokela Gauss taldeari gailendu zaio (4-2).

Gaztetatik iraunkortasunean hezten
Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatutako 'Iraunkortasunean hezten' astea gaur bukatu da, Agauntza errekaren garbiketarekin.

Festarako prest dago Goiko Kale
Txamarretxeko festa ospatuko dute etzi. Artzain eta errekarderen auzo, eta hainbat pertsonaia ospetsuren sorlekua ere bada. Arrese jatetxea berriz irekitzeak hauspoa eman die antolatzaileei.

Sen onarekin jokatzeko
Goierriko Gurutze Gorriko 50 boluntario inguruk lan egiten dute mendi maratoiaren egunean .Medikuak, erizainak, larrialdietako teknikariak eta erreskateetan adituak izaten dira, besteak beste.

Zegamako Training Campekoak Segurako Ondarren
Zegama-Aizkorriko lasterketaren ibilbidea Oihana Kortazar eta Aritz Egearekin ezagutu ondoren, bisita turistiko bat egin dute Training Campeko 32 partaideek.