Xabi Minguezek irabazi du Idiazabalgo XX. Mami txapelketa
Gaur goizean, besteak beste, Innolact proiektuko produktuen dastaketa eta mamia egiteko tailerra egin dute. Bihar izango da azokaren egun nagusia, gazta txapelketa herrikoi, artalde pasaera eta omenaldiarekin.
Xabi Minguez Irastorzak irabazi du Idiazabalgo XX. Mami txapelketa. Bigarren Juli Imaz Goiburu sailkatu da, eta hirugarren Lurdes Intxausti Barandiaran. Gaur eta bihar artean Idiazabalen ospatuko den Euskal Gaztaren Azokaren atariko txapelketa da mamiarena. Idiazabaldar guztiei irekitako txapelketa da. Esneak ardi latxarena izan behar du derrigorrean, eta ez da azukre edo beste gehigarririk onartzen.
Gaur goizean hasi da Euskal Gaztaren Azoka, Innolact proiektuko produktuen dastaketa eta mamia egiteko tailerrarekin. Bihar izango da azokaren egun nagusia, gazta txapelketa herrikoi, artalde pasaera eta Aritzeder baserrikoei egin dieten omenaldiarekin.