Zegamako Training Campekoak Segurako Ondarren
Zegama-Aizkorriko lasterketaren ibilbidea Oihana Kortazar eta Aritz Egearekin ezagutu ondoren, bisita turistiko bat egin dute Training Campeko 32 partaideek.
Zegaman Salomon-ek antolatutako I. Training Camp-a ospatzen ari dira atzoz geroztik. Zegama-Aizkorri lasterketaren ibilbidean Salomon-en material ezberdina frogatzea da Training Camp-aren helburuetako bat. Horretarako, Oihana Kortazar eta Aritz Egea mendi lasterkarien laguntza izan dute topaketan parte hartzen ari diren 32 lagunek. Goiturrek egitasmo hori babestu du, eta Salomon-eko prentsa arduradunak bertan direla baliatuz, bisita turistiko bat antolatu du gaur arratsalderako. Segurako Ondarre gaztandegia, Idiazabalgo Euskal Gaztaren azoka eta sagardotegi bat ezagutu dituzte partaideek. Goierriko informazio turistikoa ere banatu diete.