Nathalia Heim artista bisualak egonaldia egingo du Igartubeitin
PATRIM+ mugaz gaindiko programaren emaitza da; egonaldia ekaina eta iraila artean egingo du
Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak Nathalia Heim artista bisuala hartuko du ekaina eta iraila bitartean. PATRIM+ programak lehenengo aldiz erresidentzia artistikoak egiteko deialdia egin du. Egonaldiak programak hartzen dituen hiru lurraldeetan egingo dituzte, hain zuzen Igartubeitin, Grauseko Pirinio Espazioan (Hueska) eta Seix-eko Gazteluan (Okzitania).
42 artista aurkeztu dira eta Heim-en proposamena aukeratu dute genero ikuspegia, mugaz gaindiko ikuspegia eta lurralde-eragina aintzat hartu dituelako. Artistak bere lanean lurraldeko emakumeei eta bizi diren espazioari protagonismoa emango die.