Autobusa antolatu du Ordizia Rugby Elkarteak Valladolidera joateko
Ampo Ordiziak eta El Salvadorrek ligako final erdietako kanporaketa jokatuko dute larunbatean. Autobusa 09:00etan abiatuko da Ordiziatik.
Ordizia Rugby elkarteak larunbatean, maiatzaren 11an, Ampo Ordiziak Valladoliden El Salvadorren kontra jokatuko duen final-erdira joateko zaleentzat autobusa antolatu du. Autobusa 09:00etan irtengo da Ordiziako Zuhaiztitik. Bidaiaren prezioa 45 eurokoa da, garraioa, bazkaria eta partidura sarrera barne. 16 urtez azpikoentzat sarrera debaldekoa denez, euren kasuan bidaiaren prezioa 33 eurokoa da.
Interesatuek info@ordiziarugby.eus epostara idatzi beharko dute ahalik eta azkarren. Izena, erreserbatu nahi den plaza kopurua eta telefono zenbakia eman behar dira. Gainera, aurretik diru-sarrera egin behar da kontzeptuan ‘Valladolid’ eta eskatzailearen izena jarriz Banco Sabadell Guipuzcoanon, Kutxabanken edo Laboral Kutxan.