Irribarriak Elezkano II.a izango du aurkari finalerdietan, Eibarren
Altuna mendean hartu eta gero, Aramakoak Elezkano II.aren kontra jokatu beharko du Eibarko Astelenan. Partida hilaren 19an izango da, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.
Donostiako Atano III. pilortalekuan egindako partida ikusgarriarekin hasi du buruz buruko txapelketa Iker Irribarria pilotari aramarrak. Final laurdeneteko kanporaketa gaindituta, maiatzaren 19an izango du hurrengo hitzordua. Elezkano II.a izango du aurkari, final erdietan. Partida Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko dute. Beste finalerdian, Urrutikoetxea eta Ezkurdia ariko dira, nor baino nor. Bi partidetarako sarrerak salgai daude Internet bidez, 30 eta 60 euro artean.