Irene Paredesen kontratua berritu du PSG-k
Paredes futbolaria 2016an hasi zen Pariseko taldean eta 2021era arte jokatuko du bertan
Paris Saint Germain futbol talde frantsesak bi denboraldirako berritu dio kontratua Irene Paredes futbolari legazpiarrari. Hain zuzen, 2021era arte jarraituko du bertan.
Paredes 2016tik jokatzen du Pariseko taldean eta orduz geroztik titularra izan da gehienetan.
Zentrala da Paredes eta PSG-ko emakume saileko buru Bruno Cheyrou-ren hitzetan «taldeko liderretako bat da». Orain bi urte Chapionseko finalera iritsi ziren, baina Lyon-go Olimpique-ren kontra galdu zuten.