Kilian Jornet Zegama-Aizkorrin izango da
Aurten hiru probatan zentratzea erabaki du Kilian Jornet mendi lasterkariak, eta Zegama-Aizkorri izango da horietako bat.
Kilian Jornetek Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartuko du. Hala baieztatu du lasterkari kataluniarrak, aurtengo denbroaldiaren berri ematerakoan: “Udara honetan hiru lasterketa mitikotan zentratu nahi dut: Zegama, Sierre Zinal eta Pikes Peak”. Hirurak ere “asko eskatzen duten ibilbideak” direla azaldu du, “historia handikoak dira, eta lasterkari onenak” bertan izango dira.
Ezohiko negua izan da Jornetentzat, batetik, aita izan delako, eta bestetik, apenas aritu delako maila profesionalean kirol probetan parte hartzen. Bere “potentzial guztia” ateratzeko, nahiago izan du aipatutako hiru proba horietan indarrak jarri. “Urtean dira udaran lasterketa asko egiten ditudala, eta oraingoan nahiago dut hiru horietan zentratu eta ahalik eta lasterketarik onenak egin”.
Golden Trail Series zirkuituko hiru proba horiei begira ari da entrenamendu saioak prestatzen, eta egutegian proba gutxiago izanda, hobeto prestatu ahal izango ditu lasterketak. Zegama-Aizkorri proba ezaguna da Cerdanyako lasterkariarentzat, zortzi aldiz irabazi baitu maratoia. Bere ibilbideak eta lasterketako giroak erakartzen dute bereziki.