Zeraingo EH Bilduren alkategai, Amaia Junquera
Zeraingo EH Bilduk Amaia Junquera buru duen hautagaitza aurkeztu du. Bukatzear den agintaldian hasitako lanari «jarraipena emateko gogoz eta indarrez» daude.
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako hautagai taldea aurkeztu du Zeraingo EH Bilduk. Amaia Junquera izango da alkategaia eta Andoitz Apaolazak, Amaia Aranburuk, Arantxa Ruiz de Larrinagak, Haitz Balerdik, Maria Teresa Anduagak, Iker Aizpeoleak, Oroitz Altunak, Beñat Zubeldiak eta Josu Etxeberriak osatzen dute zerrenda. Junquera Finantza eta Administrazio kudeatzaile autonomoa da lanbidez. Bukatzear den agintaldi honetan zinegotzia izan da eta «hasitako lanari jarraipena emateko gogoz eta indarrez» dagoela azpimarratu du.