Zeraingo etxebizitza sozialetan izena emateko epea zabalik
Zeraingo Antxaputxu gainean dagoen lur eremuan hasi dira dagoeneko, gazteen emantzipazioa bultzatzea eta bakarrik bizi diren adinekoek herrian aukera izatea helburu duten etxebizitzak. 18 eta 35 urte bitarteko gazteei eta 70 urtetik gorako adinekoei bideratutako 8 etxe dira, «beti ere, beste etxebizitza baten jabe ez badira eta urteko diru sarrera mugak betetzen ez badituzte». www.zerain.eus webgunean eskura daiteke informazio zehatza. Prezioak tasatuta daude dagoeneko eta diru sarreren eta etxebizitzaren neurriaren arabera jarriko da alokairuaren prezioa. «Hileko alokairuaren estimazioa honakoa da: gutxienez 96 euro eta gehienez 260 euro inguru. Baldintzak jakiteko, informazioa udaletxean eskatu daiteke».
Interesatuta dauden herritarrek zein goierritarrek Etxebiden izena eman dezakete, horrek izen-ematea erraztuko dielako. Ekainaren 30erako emailez bidali behar da dokumentazioa: zeraindezagunfundazioa@ gmail.com.













