Segurako EH Bilduk hautagaitza taldea aurkeztu du Izarra Urdalleta buru dela
Ekitaldi politikoa egin dute Seguran, Marian Beitialarrangoitia bertan dela.
Segurako EH Bilduk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko ekitaldia egin du, Marian Beitialarrangoitia batzarkide hautagaia lagun dutela. Izarra Urdalleta Iraola izango da, eta ondoan izango ditu Ekhi Albizu Telleria, Iosune Telleria Petroch, Egoitz Apaolaza Goena, Ana Jose Zeberio Mercero, Josu Agirre Jauregi, Eñaut Arretxe Agirre, Idoia Lopetegi Azurmendi, Unai Gabirondo Guerrero, Maider Mujika Urbizu, Beñat Lardizabal Iturralde, eta Miren Jaione Telleria Albizu.