Iñaki Alberdi: "Garrantzitsuena eguneroko beharrei konponbidea bilatzea da"
EH Bilduk programaren ardatz nagusiak aurkeztu ditu Idiazabalen
Hurrengo lau urteetarako programa aurkeztu du EH Bilduk Idiazabalen. Iñaki Alberdi alkategaiak “garrantzitsuena eguneroko beharrei konponbidea bilatzea” dela esan du eta turismoaz harago herriari bizia emateko beste gai batzuei ere helduko diela. Lanketa luze eginda, ondorengoak dira ardatz izango dituzten gaiak: Kultur etxe berria eraikitzea; Espazio publikoak berritzea; Gurutze Berriri eta Babes Ofizialeko Etxebizitzei lehentasuna ematea; Baliabideak sortuz zahartzaroaren erronkari heltzea; Herriko enpresen mahaia sortzea; Aizkorpekoentzat pediatria zerbitzua ezartzeko eskaera egitea; Gazteei protagonismoa ematea; Udal eredu ireki eta parte hartzailea egitea; Eta Emakumeen jabetze-eskola sortzea.