Joseba Berasain pisu jaurtitzaile legorretarra deitu du Espainiako selekzioak
Madrilen jokatuko den nazioarte mailako txapelketa jokatuko du.
Txindoki Atletismo Talde ordiziarrarentzat albiste ezin hobea aste hontakoa. Joseba Berasain pisu jaurtitzaile legorretarra Espainiako 23 urtez azpiko selekzioarekin bilduko da Madrilen asteburuan eta nazioarte mailako txapelketa jokatuko du. Estatuko selekzioaz gain, Bielorrusiak, Portugalek eta Dinamarkak parte hartuko dute.
Denboraldi bikaina egiten ari da Berasain eta pauso handiak ematen ari da. Iaz baino ia metro bat gehiagoko jaurtiketa egin eta 15.99 metrotan du marka pertsonala.
Beste legorretar bat da Berasainen entrenatzailea, Odei Lopez eta bera ere pozik egoteko moduan dago. Izan ere, Berasain selekzioak deitu duen bosgarren atleta da. Aurretik Dorleta Armendariz, Alba Torres, Gari Garmendia eta Ane Torres ere deitu baitzituen.
Entrenatzailea ere Madrilera joateko deituta dago, selekzioarekin entrenatzaile lanak egiteko.