Ormaiztegi Batzen taldeak bere programa aurkeztu du
Amaitu berri den agintaldiko errepasoa egin du Jon Enrique Ormaiztegi Batzeneko alkategaiak programa aurkeztu aurretik
Ormaiztegiko Gizarte Etxean elkartu dira Ormaiztegi Batzeneko kideak igandeko udal hauteskundeetara aurkeztuko duten programaren aurkezpena egiteko. Jon Enrique alkategaiak aurreko lau urteetan, udal gobernuaren buru izan den bitartean, egindakoaren errepasoa egin du eta, ondoren, hurrengo agintaldirako programa aurkeztu du. Amaitu den agintaldian “lan asko egin” dutela esan du eta ez ohikoa izan dela erantsi du: “2,4 milioiko inbertsio errealak egin ditugu eta agintaldi arrunt batean inbertsio errealak 700.000 eurokoak izan daitezke asko jota”. Gizarte programak gauzatzen jarraitzearen garrantziaz mintzatu zen eta taldekideei eskerrak eman zizkien orain arte egindako lanagatik.