«Esandakoa egitea eta iritzia eskatzea garrantzitsua da»
Informatika eta Ekonomia ikasketak egin zituen Ingalaterran eta alaba jaio zenetik etxeko lanez arduratzen da. Equo alderdiaren Gipuzkoako diruzaina da eta alderdiaren Euskadiko ordezkaria Madrilen. Ilusio handia du. «Denbora asko dut lan egiteko eta nire atzean zer egin dakien taldea dut». Elkarrekin Podemos taldearen lehentasuna ingurumena, parte hartzea eta gardentasuna izango dira. «Esandakoa egitea eta jendeari iritzia eskatzea oso garrantzitsua da. Geriatrikoko langileen arazoa gertutik jarraitzen ari gara, pentsiodunen kontzentrazioetara joaten gara, gazteekin bilerak egin ditugu…».
Proiektuei dagokienez, energia kontsumoren diagnostiko bat egin nahi dute. «Eraikin publiko guztietan dirua aurreztu nahi dugu, diru hori beste nonbaiten inbertitzeko». Horretaz gain, udaletxea irisgarriago egin nahi dute. «Labirinto modukoa da eta jendeari laguntza eskaini nahi diogu tramiteak errazago egiteko. Egun, alde batetik bestera ibiltzen dira. Batez ere, adinekoak eta atzerritarrak», aipatu du Agirrek.
Horretaz gain, mankomunitateko herrien arteko elkarlana eta Urretxu eta Zumarragaren artekoa bultzatu nahi dute. Bi herriek kultura, trafiko, hirigintza eta kirol arloetan elkarrekin lan egin behar dutela uste dute.