«Herria oso ondo ezagutzen duen lan taldea dugu»
Irakasle ikasketak egin zituen eta Gasteizko Zabalgana auzoko ikastetxean eta Urretxuko Gainzurin lan egin du. Bere burua alkate izateko prest ikusten du. «Zabalganan egon nintzen urteetan ikastetxea 30 ikasle izatetik 600 izatera pasa zen eta Gainzurin ere zuzendaria izan naiz. Esperientzia hori erabilgarria izango da. Ilusioz gainezka nago. Taldearekin oso gustura. Talde anitza dugu. Mila saltsatan dagoen jendea. Herria ezagutzen duena. Horrek asko lagundu digu diagnostikoa egiteko orduan eta izan dugun harrerarekin ere oso gustura nago».
Proiektuei dagokienez, zaintzaren behaketa egin nahi dute eta zaintzaileei laguntza publikoa eman, gazteei eta emakumeei UGLEn ikasteko baliabideak eskaini, Irimon eta Kaminpen aktibitate ekonomikoa bultzatu, lehen sektorean inbertsioak egin eta Bertatik Bertara egitasmoa bultzatu, kultur etxea inguruko lokaletara zabaldu, etxebizitza plan integrala egin gazteen emantzipazioa bultzatzeko, eguneko zentroa handitu, pasiotarren eraikinean pisu tutelatuak egin eta hiru ikastetxeen arteko elkarlana bultzatu. Horretaz gain, alde zaharra biziberritzeko plan bat prestatu nahi dute bizilagunekin batera, udal zerbitzuak publifikatu nahi dituzte eta herritarrekin elkarlana bultzatu.