Idiazabal Gaztaren Kofradiak ohorezko kide berriak ditu
Goiekik, Marta Perezek, Roberto Ruizek eta Maria Teresa Jauregik jaso dute aurtengo Ohorezko Kofradi Kide izendapena.
Goieki Goierriko Garapen Agentzia, Marta Perez Loperena Gaztandegiko arduraduna, Ruberto Ruiz sukaldaria eta Maria Teresa Jauregi Ordiziako azokako baserritarra Ordiziako Idiazalbal Gaztaren Kofradiako Ohorezko Kide dira gaurtik aurrera. Udaletxeko Areto Nagusian jaso dute izendapena, gainerako kofrade kideak bertan zirela.
Pozik agertu dira laurak, eta artzaintzaren eta gaztagintzaren atzean dagoen lan mardula azalerazteko baliatu dute aukera.
30. kapitulua izan da aurtengoa Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiarentzat. Hiru hamarkda hauetan 120 Ohorezko Kofradi Kide izendatu dituzte; Festara, gazta, ardo, arrain… kofradia ugari bertaratu dira, Euskal Herrikoak naiz atzerrikoak.
Ospakizunak atzo hasi ziren Ordiziako Gastronomia Anaiarteen Federazioko Kofradien produktuen azokarekin. Gaur, Ordiziako Santa Ana Abesbatzak kontzertua eskaini du eta kofradi kideek desfilea egin dute herriko kaleetan zehar.