Melera, elkarrekin
Ordizia Rugbyk antolatutako Haurugby txapelketan Euskal Herriko, Okzitaniako eta Espainiako hamairu taldetako haurrak lehiatu dira. Irabazlea Pont Long izan da.
Pont Longek irabazi du hamabostgarren Haurugby lehiaketa. Kidetzea izan da baina, beste urtebetez, garrantzitsuena. Aurtengoan Euskal Herritik, Okzitaniatik eta Espainiatik etorritako hamahiru taldek hartu dute parte.
Taldea: | Jatorria: |
Angelu | Euskal Herria |
Bardoze | Euskal Herria |
Durango | Euskal Herria |
Orkli Ordizia | Euskal Herria |
Sara–Senpere | Euskal Herria |
Aragoi | Espainia |
Burgos | Espainia |
Liceo Frances | Espainia |
Bal | Okzitania |
Biarno | Okzitania |
Ondres | Okzitania |
Pont Long |
Okzitania |
Tarnos | Okzitania |
Goizean hasi da txapelketa, elkarrekin bazkaldu dute ondoren. Arratsaldean, finala jakatu ostean, guztiek elkarrekin egin dute hirugarren zatia. Ez ohikoa aurkariak izan dira gaurkoak, baina kidetzea ongi joan da hirugarren zatian zegoen giro ona ikusirik.