Unai Dorronsoro Beasaindarra Alpe Frantsesetan garaile
Korrikalari beasaindarra inor baino indartsuagoa izan da Annecyko Ultra Trailean
Unai Dorronsorok ezusteko ederra eman du Annecyko Ultra Trailean. 13 ordu, 47 minutu eta 32 segundo behar izan ditu ibilbideko 115 kilometroak osatzeko, Scharalb bigarren salikatuak baino 20 minutu gutxiago; Jason Scharlb faboritoarekin egin ditu probako lehen kilometroak beasaindarrak, baina aurkaria baino indartsuagoa zela ikustean, erasoa jo eta bakarrik egin du probaren zatirik handiena.
Elkarrizketa eta argazkia carrerasdemontaña.com ataritik atera ditugu.