Beasaingo Arriarango urtegi inguruan galdutako pertsona baten bila dabiltza
Eguerdiko ordubiak aldera jaso dute abisua larrialdi zerbitzuetan. Olaberriko gizonezkoa da desagertutakoa. Suhiltzaileak eta Ertzaintza ari dira bilaketa lanetan.

Arriarango urtegian galdutako pertsona baten bila ari dira. Hala jakinarazi dute Gipuzkoako Suhiltzaileek, sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez. Desagertutakoa, Olaberriko gizonezko bat da; haren senideek eman dute abisua, 14:00ak aldera. Beasaingo Arriaran auzoan dagoen urtegian ari dira bilaketa lanak egiten, Ertzaintzako bilaketa unitatea eta suhiltzaileak, elkarlanean.
Beasain Arriarango urtegi inguruan pertsona bat galduta Goierri #Suhiltzaileak bilaketan lanean
— Bomberos Euskadi (@BomberosEuskadi) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Beasain persona perdida en zona de pantano de Arriaran #bomberos de Goierri trabajando en la búsqueda