EH Bilduk izango du alkatetza Seguran, hirugarrenez jarraian
Izarra Urdalleta izango da alkate berria. Koalizio abertzaleak bost zinegotzi izango ditu eta jeltzaleek lau.
Apirilaren 28ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeak Seguran EAJ-k irabazi bazituen ere, «emaitzei buelta» ematea lortu du EH Biduk, 27 botoko aldearekin: EH Bilduk 426 boto eskuratu ditu, EAJk 399 eta PSE-EEk 5. Honenbestez, Izarra Urdalleta Iraola izango da datozen lau urtean Segurako alkate, Ekhi Albizu, Iosune Telleria, Egoitz Apaolaza eta Ana Jose Zeberio zinegotziekin batera. EAJk, berriz, lau zinegotzi izango ditu: Karmele Arruabarrena, Jose Mari Muñoa, Kruz Rekondo eta Xabier Olarizegi.
EH Bilduko ordezkariak pozik azaldu dira duela lau urteko emaitzak «hobetu» dituztelako (2005ean 404). Honela, segurarrei eskerrak eman nahi izan dizkie «guregan jarritako konfiantza berresteagatik. Lau urteetako lanaren ebaluaketa izan da eta gora egin dugu».