Teresa Castro komikilariak 'Viñetas de tortas y bollos' komikia aurkeztuko du gaur Beasainen
Aurkezpenera joaten direnei komikia oparituko diete.

Gaur, 18:00etan, Berdintasun Foroko garaian, Teresa Castro komikilariak Viñetas de tortas y bollos komikia aurkeztuko du Beasaingo udaletxean. “Viñetas de tortas y bollos” izenarekin, 10 istorio desberdin agertzen dira bertan, Latinoamerikako eta hemengo emakume lesbianen bizipenak oinarritzat hartuta. Castroren hitzaldi-aurkezpena eskainiko du, eta tartea izango da gaia lantzeko. Ondoren komikiak oparituko ditu.