N-1ean trafikoa etenda dago Etzegaraten, kamioi bat irauli eta gero
Kamioi bat irauli egin da Etzegaraten behera zetorrela eta bi erreiak moztu behar izan dituzte Irungo noranzkoan:
N-1 errepidean zirkulazioa eten behar izan dute, kamioi bat irauli egin baita Etxegaraten, Irunera bidean zihoala. Noranzko horretako bi erreiak itxi egin behar izan dituzte 407. kilometroan, eta auto ilarak sortu dira. Garabiak lanean ari dira dagoeneko, kamioia erretiratu nahian.