Hilda aurkitu dute Arriarango urtegian bila zebiltzan gizona
Eguerdiko 13:30ean aurkitu dute 70 urteko olaberritarraren gorpua. Herenegun eguerditik ari ziren haren bila, Arriarango urtegian.

Eusko Jaurlaritzako larrialdi zerbitzuak jakinarazi duenez, hilda aurkitu dute herenegun eguerdiaz geroztik Arriarango urtegian bila zebiltzan gizonezkoa. Haren senideek astelehenean eman zuten desagerpenaren berri, 14:00ak aldera; arratsalde osoan jardun zuten bilaketa lanetan, baina ilundu orduko, eten egin zituzten bilatze lanak. Gaur goizean ekin diote berriro, eta eguerdiko 13:30ak aldera aurkitu dute gorpua, eta uretatik atera dute. Azken informazioen arabera, 70 urteko olaberritarra litzateke hildakoa.
BEASAIN. Larrialdietako zerbitzuak desagetuta zegoen pertsona aurkitu dute, tamalez hilik.
— SOS Deiak – 112 (@112_SOSDeiak) 2019(e)ko maiatzaren 29(a)
—
BEASAIN. Servicios de emergencia localizan a la persona que estaba desaparecida. Desgraciadamente fallecida. #ura https://t.co/nAkRceagoi