Idiazabalgo mendizaleak, Txamantxoian
Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolako mendizale taldeak denboraldiko azken irteera egin du, Nafar Pirinioko Txamantxoia mendira.
Aita Iparragirre herri eskolako mendizaleek ikasturtea amaitu dute, Txamantxoia (1.941 m) mendira igota. Nahiz eta eguraldia ez zuten lagun izan, ume, gazte eta heldu guztiek lortu zuten gailurrera igotzea. Ekainaren 7an afari-merienda egingo dute mendi taldeko kide guztiek eta irteeretan ateratako argazkien ikustaldia egingo dute.