Bizitzan behin egin beharrekoa
Golden Trail World Serietako sei probetan lehena izango da Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 18. edizioa .Kilian Jorneten itzulerak arreta handia bereganatuko du
Iristear da ekainaren 2a, eta horrekin batera mundu osoko mendi korrikalarien ahotan egon ohi den mendi maratoi ezaguna jokatuko da: Zegama-Aizkorri. Salomon kirol etxeak sustatutako Golden Trail Worls Serietako sei probetan aurrenekoa izango da aurten, eta horrek apartekotasuna ematen dio, asko eta asko baitira 18. edizio honetan parte hartuko duten lasterkari sonatuak. Bi urtean Zegaman lehiatu gabe egon eta gero, Kilian Jornet bueltan da, eta mendiko proben zirkuituan itzal handia sortzen du haren presentziak. Ez du alferrik zortzitan irabazi Zegaman.
Bizitzan behin egin beharreko lasterketatzat izendatua, ondo merezitako sona lortu du Zegama-Aizkorri mendi maratoiak: antolakuntza bikaina, boluntarioen lan paregabea, zaleen grina eta paraje ikusgarriak. Maratoia 42, 195 kilometro da luze, eta 5.472 metroko desnibel metatua du. Teknikoa da, eta zailtasun handikoa. Probaren errekorrak 2017an jarri zituzten Stian Angermund-Vik norbegiarrak gizonezkoetan (3:45:05), eta Maite Maiora mendaroarrak emakumezkoetan (4:34:27). Urte berean, Aritz Egea urretxuarrak egin zuen euskaldunen artean denborarik onena (3:55:51) gizonezkoetan, eta emakumezkoetan Maiorarena da ohore hori.
Proba tekniko eta ederra
Aratz-Aizkorri parke naturalaren barruan jokatzen da lasterketa, eta Euskal Autonomi Erkidegoko tontorrik garaienak zeharkatzen ditu, Aratz (1.443 metro, 16. km), Aizkorri (1.523 metro, 22,5 km) eta Aketegi (1.551 metro, 23,2 km), besteak beste. Plazatik abiatzen da (296 metro), eta zazpigarren kilometroan dagoen Otsaurteko mendatea da lehen jomuga nagusia (652 metro). Hortik gora, bidezidor eta kaltzadetan barrena, pagadi ederrak, haitz biziko malkar zakarrak eta mendi-larreak zeharkatuko dituzte lasterkariek.
Desnibel positiboaren zatirik handiena lehen 21 kilometroetan osatuko dute, eta eremu teknikoenak Aratzeko jaitsiera irristakorra eta Aizkorritik Urbiarakoa dira, Andraitz mendikoa (30. km) bera gutxietsi gabe. Hortik aurrerako bide zatia beheraka da ia, baso bideetan barrena gehienbat, harik eta atzera Zegamako plazan jarritako helmugara ailegatu arte.
Zegama-Aizkorri 2019
Fitxa teknikoa
· Eguna: 2019ko ekainaren 2a.
· Irteera eta helmuga: Zegamako plaza. Irteera ordua: 09:00.
· Distantzia: 42,195 km.
· Pasagune kontrolak: 13.
· Jan-edari postuak: 14.
· Tarteko helmugak: Aizkorri (22,58 km).
· Gora behera metatua: 5.472 metro.
· Gehieneko altuera: 1.551 metro (Aketegi).
· Gutxieneko altuera: 296 metro (Zegama).
· Eremu teknikoa ehunekotan: %50 gutxi gora behera.
· Gehieneko denbora: 8 ordu.
· Zailtasuna: Oso handia.
· Gehienezko parte-hartaile kopurua: 500.
Garaipen zerrenda
2002 denbora
Juan Martin Tolosa ……… 4:14.23
Rosa Lasagabaster ………. 6:05:272003
Fernando Garcia …………. 4:08:44
Esther Hernandez ……….. 5:08:522004
Mario Polleti ……………….. 4:06:46
Anna Serra ………………….. 5:27:512005
Rob Jebb …………………….. 3:54:18
Corinne Favre ……………… 5:03:572006
Ricardo Mejia ………………. 4:03:41
Angela Mudge ……………… 4:43:042007
Kilian Jornet ……………….. 3:56:59
Corinne Favre ……………… 4:50:012008
Kilian Jornet ……………….. 3:59:33
Corinne Favre ……………… 5:00:462009
Ricky Lighfoot …………….. 4:03:12
Emanuela Brizio ………….. 4:38:192010
Kilian Jornet ……………….. 3:56:30
Emanuela Brizio ………….. 4:47:512011
Kilian Jornet ……………….. 3:56:30
Oihana Kortazar ………….. 4:42:502012
Kilian Jornet ……………….. 3:56:04
Oihana Kortazar ………….. 4:52:502013
Kilian Jornet ………………. 3:54:38
Emilie Fosberg ……………. 4:48:122014
Kilian Jornet ………………. 3:48:14
Stevie Kremer …………….. 4:46:432015
Tadei Pvik ………………….. 3:51:11
Azahara Garcia …………… 4:41:232016
Kilian Jornet ……………… 3:50:03
Yngvild Karpersen ……… 4:50:582017
Stian AngermundVik ….. 3:45:08
Maite Maiora …………….. 4:34:272018
Remi Bonnet ……………… 3:53:56
Ida Nilsson ………………… 4:38:38Errekorrak
Orokorra denbora
S. Angermund (2017) ……….. 3:45:08
Maite Maiora (2017) ………… 4:34:27Euskaldunak denbora
Aritz Egea (2017) ……………… 3:55:51
Maite Maiora (2017) …………. 4:34:27