Igerilekuko bonoa ateratzeko azken eguna da gaur
IDIAZABAL // Ekainaren 15ean irekiko dute igerilekua eta gaur da bonoa ateratzeko azken eguna. Bi tramitazio modu daude: bata, internet bidez eta bestea, udaletxera joanda, Herritarren Arretarako Zerbitzura. Ordainketa egiteko ere bi modu daude, helbideratuta eta erreziboa jaso eta ordainketa eginda. Informazio gehiago udaletxean bertan eta 943 18 71 00ra deituta.













