Mozorroen eguna ospatzen ari dira Legorretako Azintzio jaietan
Eguerdian paella txapelketa eta txakolin dastaketa egin dituzte
Legorretako Azintzio jaietan mozorro eguna ospatzen ari dira gaur eta goizetik hasita, herritarrek kolorez bete dituzte kaleak. Eguerdi aldean, plaza ingurua jendez betetzen hasi da. Txakolin dastaketa egin dute bertan. Musika, Iraunkorrak txarangaren eskutik joan da eta giro polita jarri dute. Bitartean, paella txapelketako partaideak lanean egon dira. Aurtengoa, 37. edizioa izan da eta parte hartze handia izan da. Ondoren, herri bazkarian jan dituzte txapelketarako prestatu dituzten paellak.
Kontzertuak plazan
Mozorroen eguneko egitaraua gauean herriko plazan egongo diren kontzertuekin itxiko da. Ze Esatek, Anita Parker eta Esnr Beltza taldeek joko dute, 23:00etan hasita.