Bihotz pusketa bat barruan duten produktuak
Artisau azoka egin dute Ormaiztegin laugarren aldiz: bertako artisauak eta ekintzaileak bildu dira 12:00etan, eta 14:30ean amaitu dute azoka. Jantziak, marrazkiak, jostailuak, argazkiak…. Artisauek euren produktuetako batzuk salgai jarri dituzte, eta beste batzuk, ikusgai. Bertara hurbildu direnek eskaintza zabala izan dute.
Ikusgai eta salgai zeuden produktu guztiek dute esanahi berezia: banan banan sortuak dira, eta artisauen bihotzaren zati bat dute barruan. Larruz egindako poltsak, gomaz egindako panpinak edo eskuz egindako bitxiak, guztiak bereziak. Bertan izan dira, besteak beste, Jon Zumalakarregi, Kontxi Simon eta Nerea Magallanes.