Eli Anne Dvergsdal norbegiarra, Zegama Aizkorriko lehen emakumea
Elisa Besco italiarrak eta Amandine Ferrato frantziarrak osatu dute podiuma. Oihana Kortazar izan da lehen euskalduna, seigarren postuan.

Eli Anne Dvergsdal norbegiarra izan da Zegama-Aizkorri XVIII. edizioaren irabazlea, 4:36:06ko denborarekin. Bigarren, Elisa Desco italiarra sartu da helmugara (4:47:30) eta hirugarren, Amandine Ferrato frantziarra (4:47:38). Gisela Carrion sailkatu da laugarren (4:49:51) eta bosgarren, Oihana Kortazar elgetarra (4:52:16).
Irabazleak ez du 2017an Maite Maiorak ezarritako marka ontzea lortu (4:34:27), baina minutu t’erdi eskasera gelditu da.






























































































































































































































































































































































