Gontzal Murgoitio eta Laia Gonfaus azkarrenak Junior Trailean
Zegama-Aizkorriko Junior Trail gazteen proban 93 lagunek parte hartu dute. Murgoitio elorrioarrak eta Gonfaus kataluniarrak irabazi dute.
Zegama-Aizkorriko Junior Trailak izen berriak ekarri ditu aurten podiumera. Gontzal Murgoitio elorrioarra eta Laia Gonfaus kataluniarra izan dira azkarrenak helmugan. 16 eta 18 urte arteko 93 gaztek parte hartu dute 10,4 kilometroko proban. Ane Iturria nesketan azken bi urtetako irabazleak erorikoa izan du, eta proba bukatu badu ere, ez da podiumeko postuetan sartu.
Hauek izan dira podiumak:
Mutilak:
1.-Gontzal Murgioitio (Durango)
2.-Albert Perez (El Pla de Sta Maria, Katalunia)
3.-Iker Diges (Uharte-Iruñea)
Neskak:
1.-Laia Gonfaus (Gironella, Katalunia)
2.-Andrea Sinfreu (Aixirivall, Andorra)
3.-Alba Mendiolagoitia (Gijon, Espainia)