Istorio luzeak dituzten autoak bildu dira Idiazabalen
Seigarren urtez antolatu dute Idiazabalen auto klasikoen topaketa: euren bizkarrean historia luzea duten autoak bildu dira herrian. Goizean goiz iritsi dira autoak Idiazabalgo kaleetara, 9:00etatik 10:00etara bitartean. Ondoren, 10:30 aldera, gaztategia eta museoa bisitatzera joan dira.
Egunero ikusten ez diren autoen erakusketa egin dute Idiazabalen, eta hamaika pertsona bildu dira aukera aprobetxatzeko asmoz. Goizeko ekintzen ostean, bazkaria ere egin dute: Idiazabal gazta, arroza, sagardoa… jan edan oparoa egin dute bertara joan direnek.