Kilian Jornet kataluniarrak 9. aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia
Kilian Jornet lasterkari kataluniarra izan da azkarrena Zegamako helmugan. 9. urtez irabazi du proba eta zaleei esker ona agertu die, haiek egiten dutelako berezi Zegama-Aizkorri.
Beste behin ere lortu du. Kilian Jornetek irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Lasterkari kataluniarrak 9. aldiz lortu du Zegaman lehena izatea. Markarik ez du ondu ordea, gaurko bero handiak zaildu egin baitu korrikalarien lana. 3:53:47ko denbora egin du Jornetek. Helmugan, eskertu egin du Zegamako ikusleen babesa, izan ere, “beraiek dira Zegama-Aizkorri berezi” egiten dutenak.
Bigarren Bartolomiej Przedwojewski poloniarra sartu da helmugan, eta Thibaut Baronian frantziarrak osatu du podiuma. Lasterketaren aurrealdean aldaketa ugari izan dira proban zehar. Iaz Zegaman irabazi zuen Remi Bonnet suitzarrak lasterketa utzi behar izan du, erdi bidean.
Aritz Egea urretxuarra ere aurreneko postuetan joan da Sancti Spiritura bitartean, baina handik aurrera posizio ugari galdu ditu sailkapenean.
Emakumezkoetan Eli Anne Dvergsdal norbegiarra doa aurrena, lasterketa bukatzeko kilometro gutxiren faltan.
GIZONEZKOEN SAILKAPENA:
1.-Kilian Jornet (H.KAT) ………………… 3:52:47
2.-Bartolomiej Przedwojewski (POL)….. +2:39
3.-Thibaut Baronian (FRA) ……………….. +3:33
4.-Stian Angermund-Vik (NOR) ………… +7:30
5.-Alejandro Forcades (H.KAT) ……….. +13:40
6.-Oriol Cardona (H.KAT) ………………. +14:36
7.-Manuel Merillas (ESP) ………………… +15.22
8.-Alexis Sevenec (FRA) ………………….. +17:31
9.-Andy Wacker (AEB) ……………………. +18:42
10.-Ander Iñarra (EH) …………………….. +19.14