Xabier Ortiz de Luzuriaga omentzeko lasterketa
Xabier Ortiz de Luzuriaga BTT lasterketa egin dute Legazpin, hamabostgarren aldiz. 09:15ean abiatu dira parte hartzaileak Hegialde auzotik, eta bertan amaitu dute lasterketa. 33 kilometroko eta 1.550 metroko desnibeleko ibilbidea egin dute txirrindulariek. Aurten, lasterketa ez da Aizkorri-Aratz parke naturaletik pasa, Zegama-Aizkorri mendi maratoia egun berean egin dutelako.
08:00etatik 09:00etara egin dute parte hartzaileek izen ematea, eta 09:15erako dena prest izan dute. Antolatzaileen helburu nagusia lasterketaren benetako xedea ez ahaztea da: Xabier Ortiz de Luzuriaga omentzea. Ortiz de Luzuriaga oroituz festa giroa sortzea lortu dute antolatzaileek hamabost urtez.