Zegama-Aizkorri maratoia iruditan
Beroak, korrikalarien arteko lehiak eta ibilbidean zehar bildutako jendetzak ikusgarri egin dute Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 18. edizioa.
Kilian Jornet kataluniarrak eta Eli Anne Dvergsdal norbegiarrak irabazi dute Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 18. edizioak. Beroak markatutako lasterketa izan da, eta hainbat faboritok denbora asko galdu dute probaren erditik aurrera.
Gizonezkoetan Bartolomiej Przedwojewski poloniarra izan da bigarrena, eta Thibaut Baronian frantziarrak osatu du podiuma. Lehen euskalduna, Ander Iñarra izan da.
Emakumezkoetan Elisa Besco italiarrak eta Amandine Ferrato frantziarrak osatu dute podiuma. Oihana Kortazar izan da lehen euskalduna, seigarren postuan.