ZUZENEAN: Kilian Jornet eta Eli Anne Dvergsdal Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren buruan
Dagoeneko Andraitzen (30.km) daude Zegama-Aizkorriko aurreneko korrikalariak. Kilian Jornetek 3:40ko aldea ateratzen dio Bartlomiej Przedwojewski poloniarrari.
Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiko lehen korrikalariak iritsi dira Andraitzeko (30.km) kontrol gunera. Kilian Jornet kataluniarra doa lasterketa buruan, 3:40ko aldea ateratzen dio Bartlomiej Przedwojewski poloniarrari. Emakumezkoetan, Eli Anne Dvergsdal norbegiarra izan da lehena Oltzen.
Bederatzietan puntuan hasi da lasterketa, eta herrigunean itzulia eman bezain pronto, Otsaurte alderako bidea hartu dute. Eguraldi beroak gaurko lasterketan eragina izango duela azaldu dute proba irabazteko faborito nagusiek. Korrikalari nahiz ikusleentzako hainbat aholku eman ditu Goierriko Gurutze Gorriak.
Hau da Zegama-Aizkorri proba zuzenean eskaintzen ari den streaming emisioa. Goierriko Hitza-k ere zuzeneko jarraipena egingo du datozen minutuetan, twitter bidez: