Antton Ibarguren eta Lierni Lekuona Gipuzkoako BTT Elite mailan txapeldun Oiangun
100 inguru txirrindularik parte hartu zuen bero handiari aurre eginez
Bero handiarekin Oiangu BTT Sari Nagusia jokatu zuten larunbatean. Gipuzkoako txapelketa ere bertan erabaki zen eta gainera, Euskadiko Koparako puntuagarria izan zen proba. Elite mailako gizonezkoen irabazlea Antton Ibarguren (Endura) izan zen. Bigarren sailkatua Iker Eskisabel izan zen (Dorletako Ama) eta hirugarrena Javier Larrayoz (SH Metalgraf).
Emakumezkoen artean Lierni Lekuona (Orbea) izan zen irabazlea.
Oianguko lasterketa, BTTlandiak antolatu du Txapelgorri elkartearen laguntzarekin eta probaren balorazio “oso positiboa” egin dute. Parte hartzea 100 txirrindularien bueltan egon zen, egun horretan zegoen kirol agenda zabala kontutan hartuta, “gustura” agertu dira.