Errei bat moztuko dute bihar Gi-2637 errepidean, Guardiko industrialde parean
Bihar goizeko lehen ordutik 18:00ak arte etengo dute trafikoa Seguratik Idiazabal alderako noranzkoan, eta Guardiko industrialdetik bideratuko dute zirkulazioa.
Goardiko industrialdetik desbideratuko dute trafikoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du, zorua konpontzeko lanak direla eta, Gi-2637 errepideko errei bat itxi egingo dutela bihar. Etena Segura eta Idiazabal artean egingo dute, Guardiko industrialdearen parean. N-1 errepiderako noranzkoan doazen ibilgailuak, industrialdetik barrena bidaliko dituzte, Guardiko biribilgunera iritsi arte; han bat egingo dute atzera Gi-2637 errepidearekin.
Errepide horren zorua berritzeko lanak 08:00etatik 18:00etara bitartean egingo dituzte, eta denbora tarte horretan iraungo du mozketak. 100 metroko luzeran egingo dituzte konponketak, zuloa estaliz eta aglomeratu beroko geruza berriak zabalduta.













