Beasaingo etxeetako balkoiak eta leihoak lorez dotoretzeko lehiaketa abian da
Izena emateko azkeneko eguna hilaren 15a da. Balkoiek, gutxienez ekainaren 19etik uztailaren 30era egon beharko dute apaindua. Sari banaketa uztailaren 6an da.

Beasaingo Udalak herri guneko leihoak eta balkoiak lorez apaintzeko hirugarren lehiaketa antolatu du. Etxebizitzetako balkoiak eta leihoak zaintzea eta horiek apaintzen jarraitzeko ohitura berreskuratzea da da lehiaketaren helburu nagusia, eta horiekin batera, azokako lore postuak eta herriko lora denden sektorearen aktibitatea bultzatzea. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute ekainaren 15era, azokako loreen postuetan, herriko lora dendetan edo merkataritza@ beasain.eus helbidean. Beasainen dauden etxebizitzen jabe edo errentariek har dezakete parte. Balkoiek gutxienez, ekainairen 19tik uztailaren 30era bitartean egon beharko dute apainduta (biak barne). Beste baldintza bat ere bada: leihoek eta balkoiek kaletik begiratuta ikusteko moduan egon behar dute apainduta.
Sari banaketa uztailaren 6an
Originaltasuna, landare koloreen konbinaketa eta loreen diseinua hartu ditu epaimahaiak kontuan. Sari banaketa, uztailaren 6an egingo da, larunbateko azokan. 200 euroko bi sari banatuko dira, lehenengoa, larunbateko azokako lore saltzaileen postuetan gastatzeko eta bigarrena, udalerriko loradendetan gastatzeko. Irabazleak bertako produktuen saskia ere jasoko du.