Ainhoa Sanzek eta Iñaki Olanok irabazi dute Zaldibiako mendi lasterketa
Proba motzean Gartzen Elejabarrieta abadiñoarra eta Ainhoa Jauregi urnietarra nagusitu dira. Eguraldia eta mendiaren egoera ona lagun, marka onak ezarri dituzte. Iñaki Olanok bi ordu, 29 minutu eta 15 segundo erabili ditu eta Ainhoa Sanzek bi ordu, 46 minutu eta 7 segundo.
Ainhoa Sanz urretxuarrak eta Iñaki Olano altzotarrak irabazi dute Zaldibiako mendi lasterketaren lehen edizioa. Proba motzean Gartzen Elejabarrieta abadiñoarra eta Ainhoa Jauregi urnietarra nagusitu dira.
Proba luzean, bigarren gizonezkoa Ibon San Miguel lekeitiarra izan da eta hirugarrena Xabier Macias iruindarra. Koldo Agirre beasaindarra bosgarren izan da, Sergio Serrano idiazabaldarra seigarren eta David Martin lazkaotarra zazpigarren.
Proba luzean parte hartu duten emakumeei dagokienez, bigarren postuan Laida Elizegi zaldibiarra izan da, hirugarren Sonia Lopez ermuarra eta laugarren Elena Calvillo beasaindarra.
Proba motzean, bigarren gizonezkoa Iker Diges huartearra izan da eta hirugarrena Josu Urrestarazu idiazabaldarra. Jon Maiztegi idiazabaldarra zortzigarren postuan heldu da eta Ekhi Sukua ataundarra hamargarren postuan.
Proba motzean parte hartu duten emakumeei dagokienez, bigarrena Laiane Arrospide tolosarra izan da eta hirugarrena Irati Larrañaga usurbildarra.
Eguraldia eta mendiaren egoera ona lagun, marka onak ezarri dituzte. Iñaki Olanok bi ordu, 29 minutu eta 15 segundo erabili ditu eta Ainhoa Sanzek bi ordu, 46 minutu eta 7 segundo.